Mozal Legearen aurkako elkarretaratzea. (Argazkia: Malen Aldalur)
Mozal Legearen aurkako elkarretaratzea egin dute gaur goizean epaitegien aurrean. Izan ere,
Satorralaia bizilagunen mugimenduko kide bati 100 euroko isuna jarri diote 2016ko azaroaren 16an hiriko hainbat eragilek udaletxe aurrean egindako protesta baten ondorioz.
Demokrazia Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala antolatu zuen udalak eta hainbat eragilek ekitaldi hori “begi txarrez” ikusi zutela eta, protesta egin zuten errealitatean hirian dagoen “parte hartze falta eta inposaketa egoera” salatzeko. Ijentea kalean egitekoak ziren elkarretaratzea baina batu zen jende andana ikusita eta trafikoa ez oztopatzearren Alderdi Ederrera mugitzea erabaki zutela azaldu dute Satorralaiako kideek. Leku aldaketa hori dela eta, Satorralaiako kide bati isuna jarri izana salatu dute.
Gogor salatu dute Mozal Legea eta honen aurkako neurriak hartzeko eskatu dute.