Albiste irakurrienak
Azken zazpi egunetako albiste irakurrienak Irutxulo.hitza.eus webgunean.
1.‘Rekalde jai Alai’
Parte Zaharreko Rekalde tabernakoak serio demonio ibili dira inauterietarako prestaketa lanetan, eta emaitza ikusgarria lortu zuten. Rekalde Jai Alai Pilotalekua bihurtu zuten auzoko taberna. Argazkiak arrakasta handia izan du.
2. ‘Auzoko irakurle sutsuak’
Irakurle talde polita osatu dute Loiolako lau emakumek: Elena Kalonje, Ramoni Odriozola, Miren Sorozabal eta Arantxa Olasagasti. Irakurzaletasunari buruzko erreportaje berezia argitaratu genuen joan den astean eta atal hau irakurriena izan da.
3. ‘Inude eta artzainek Antiguako kaleak alaitu dituzte’
Antiguotarrak dantza taldeak antolatuta, auzoko kaleak alaitu zituzten asteburuan. Irutxuloko Hitzak egindako bideoak eta irudi bildumak bisita asko izan ditu.
4. «Izugarria izan da; esperientzia errepikatuko nuke, dudarik gabe»
Txikitatik kirolari amorratua izan da Sarah Ugarte (Intxaurrondo, 1986), baina bere gaitasunak muturrera eraman behar izan ditu ETB1-eko Gailurra Xtreme saioan parte hartzerakoan. Elkarrizketak irakurle asko erakarri ditu.
5. «Emakume ekintzaileei bidea egiten laguntzea da helburua»
Duela bi urte eta erdi sortu zuten Ilazki Gainzak eta Nerea Uriak Kalaka, komunikazio parekidea oinarri duen negozioa. Orain ‘Ekion’ izeneko egitasmoa dute esku artean.
6. ‘Literatura euren bizitzen parte egitera iritsi dira donostiar batzuk’
Amaia Garciak blog bat du, Book Hunter Blog izenekoa, eta azken lau urtean hainbat irakurketa talde dinamizatzen. Beñat Sarasolak, aldiz, literatura bere bizitzaren ardatza dela dio, literaturaren inguruko Sautrela telebista saioko azken zuzendaria izan zen, eta literatura eskolak ere ematen ditu unibertsitatean. Literaturarekin duten loturaz hitz egin digute biek. Erreportajea irakurrienetakoa izan da.
7. ‘Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradiak ehun urte beteko ditu’
Ehun urte beteko ditu Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradiak, 2018an. Hori dela eta, traineru estropada egingo dute Donostian, apirilaren 14an.
8. ‘Mozal legea aplikatu diote donostiar bati Ibarrolaren espetxeratzearen kontrako pankarta bat jartzeagatik’
Errotulagailuz egindako pintaketa batekin “terrorismoa goraipatzeagatik” urtebeterako espetxeratu duten Julen Ibarrola gazte amurriarrari elkartasuna adierazteko pankarta bat jartzen ari zirela, gazte donostiar bati eta beste bi ikasleri mozal legea aplikatu die Ertzaintzak.
9. ‘Mitologic scape rooma ireki dute’
Aisialdirako era berri bat da scape room delakoena. Kontua da lagun taldean gela batean sartzea, eta bertatik ateratzeko erabiltzea talde lana, logika, eta buru azkartasuna. Amara auzoan beste bat irekiko dute.
10. ‘Morlansen 160 etxebizitza egiteko proiektua du Etxegintzak
Morlansen babes ofizialeko 160 etxebizitza egiteko asmoa dute, Etxegintzaren bidez.
Erlazionatutako edukiaRekalde Jai Alai!