(Argazkia: Bera Bera)
Liga irabazteko lehian sartu da Bera Bera. 30-33 irabazi zioten atzo Ro’Casa indartsuari Teiden. Lan ona egin zuten erasoan eta defentsan donostiarrek. Sailkapeneko lehen postuan berdinduta daude Bera Bera, Ro’Casa eta Guardes 26 punturekin.
Montse Puchek gidatzen duen taldeak ez zuen lortu elkarren arteko golen aldea iraultzea. Izan ere, lehen itzulian bost goleko aldearekin irabazi zuen Ro’Casak. Dena dela, Silvia Arderius jokalariaren lesioak kezka gehiago sortu klubean.
Hamaika jardunaldi geratzen dira liga bukatzeko, eta gauzak oso ondo egin beharko dituzte donostiarrek lehiakideak atzean uzteko.