Donostiar ugarik hartu dute parte 'Handia' filmean
Arrakasta ikaragarria eduki zuen Handia filmak Goya sarietan. 13 hautagaitza zituen eta horietatik 10 sari eskuratu ditu. Modu batera edo bestera hainbat donostiarrek hartu dute parte eta horietako batzuk Goya sariak ere irabazi dituzte; tartean, Pascal Gaigne (musikaria), Andoni de Carlos (gidoilaria) eta Jon Serrano (efektu bereziak). Hiru horiekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk Handia filmean bizitako esperientzia ezagutu eta beraien lanbideak gehiago ezagutzeko asmoz.
Elkarrizketak irakurgai egongo dira ostiraleko IRUTXULOKO HITZAn.