Elkartasun martxa egingo du Aspanogi elkarteak igandean
hemen (5 euro) edo egunean bertan (10 euro). Adingabeek webgunean ez badute izena ematen ere, egunean bertan 5 euro ordaindu beharko dituzte ez 10.
11:00etan emango diote hasiera ibilbideari eta 6,1 kilometroko luzera izango du: Sagues, Zurriola, Kursaaleko Zubia, Salamanka ibilbidea, Paseo Berria, Apaizen ibilbidea, Nautikoa, Kontxako hondartza, Ondarretako hondartza eta helmuga Haizearen Orrazia. Martxa honetan hainbat laguntzaile ere izango dituzte: Porrotx , R2 KT eta laguntzaile inperialak.
Aspanogi, Haur Minbizidunen Gurasoen Gipuzkoako elkarteak elkartasun martxa egingo du igandean, Piraten alde martxan XX urtez lelopean. Gaur da Haur Minbizidunen Nazioarteko Eguna eta hori dela eta, egingo dute martxa otsailaren 18an, igandea.
“Gizartearen partaidetza bultzatu nahi dugu elkartasun ekintza honekin, non haur minbiziaren aurka indarrak batzen saiatuko garen”, azaldu dute antolatzaileek.
Nordik Walking edo Ipar Martxa deitu diote ibilaldiari eta adin guztietako pertsonek egin dezaketela azaldu dute, “ez da kirolaria izan behar “. Azaldu dute elkartasuneko martxa hau ez dela lasterketa bat. Aurten 20 urte betetzen ditu Aspanogik eta ospatu egin nahi ditu.
Martxan parte hartzeko aurrez izena eman daiteke