(Argazkia: Estitxu Zabala)
Lauaizeta ikastolan hasiera berezia eman diote egunari. Egia eta Intxaurrondoko ikasleek bat egiten dute institutuan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza jasotzeko, eta Europako hainbat irakasleren bisita jaso dute gaur goizean. Horrela, ongietorri gisa, aurreskua dantzatu diete hainbat ikaslek. Irakasleak Donostiara etorri dira bertako hezkuntza sistema ezagutzeko asmoarekin, eta otsailaren 20a arte egongo dira.
Erasmus Plus programaren barnean Europa mailako proiektu bat baino gehiagotan sartuak daude irakasleak zein ikasleak. Guztiaren berri emateko erreportaje zabala argitaratuko dugu biharko astekarian.