Henrik Spranzen argazkia.
Erakusketa berri bat zabaldu dute Aiete kultur etxean:
Internacional Garden Photografer of the year (Lorategien Urteko Argazkilariaren Nazioarteko Saria). Nazioartean ospe zabaldua duen lehiaketa da, eta erakusgai jarri dute saridunen aukeraketa bat. 2018an bere hamaikagarren urteurrena beteko du lehiaketak. Adin guztietako argazkilariek parte hartzen dute lehiaketan, eta Lorategien Urteko Argazkilari Gazte Onenaren saria ere banatzen dute, 17 urtetik beherako parte-hartzaileen artean.
Apirila 8a arte egongo da ikusgai, asteartetik ostiralera, 16:00etatik 20:30era eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara; aste santuan: 10:00etatik 14:00etara, eta larunbatetan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara; igandeetan, 10:00etatik 14:00etara.