Euriari aurre eginez ospatu dute Donostiatruk azoka
Easo plazak Donostiatruk azoka jaso du gaur hileko hirugarren larunbatero bezala, honakoan euriak gauzak zail jarri baditu ere. Dezenaka postuk bigarren eskuko produktuen eskaintza zabala ekarri dute plazara: arropak, liburuak, jostailuak, etxerako tresnak, diskoak… Eguraldiak eskaini duen tarte bakoitzan mugitu dira, karpa batetik bestera, bertara gerturatu diren pertsonak.
Duela bi urte hasi zen Agustin bere postua azokan ipintzen. Langabezian geratu berri da orain eta ondo omen datorkio behar ez dituen gauzak saltzea. Berak azaltzen duenez, “gaurkoa bezalako egun euritsuetan gutxiago saldu arren, azokako giroarengatik merezi du etortzea”. Emaus fundazioak antolatzen du azoka, eta plazan izan dira ere Maria eta Bego antolatzaileak: “normalean baina jende gutxiago etorri da gaurkora eguraldiarengatik, baina pozik gaude, jendea hilabetero hurbiltzen delako”.