Ondarretako harriak.
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Ondarretako harriak kentzeko zerbitzua lehiaketara ateratzea. Bi urteko iraupena izango du eta kostua 333.000 eurokoa izango da.
Zerbitzuak, bi lote izango ditu; bata, harrien kentzeari, hondakinen balorizazioari eta makinak jartzeari dagokiona, eta bestea, kendutakoaren datu-hartzearen ingurukoa. Beste bi urtez luzatu ahal izango da.