Goikoa jauregia.
Udal zerbitzuak berrantolatzeko plangintzarekin jarraitzen du Donostiako Udalak. Gaur jakinarazi dutenez, Goikoa Jauregiko udal bulegoak antolatzeko proiektua abian da. 340.000 euroko aurrekontua izango da aipaturiko proiektuak.
Legealdi honetan abiatu dute berrantolaketa eta bukatzeko urte batzuk beharko direla aitortu du Eneko Goia alkateak. Dena dela, legealdia bukatu aurretik Hirigintza saila udaletik Eusko Jaurlaritzak San Martinen duen eraikinera mugituko dute, behin behinean. Izan ere, Hirigintza saila Easo kaleko suhiltzaileen aurreko egokitzan egokituko dute.
Egoitzen plangintzak 10 milioi euroko gastua izan dezakeela adierazi du Goiak. Hortaz, hainbat urte beharko dira berrantolaketarako.