Opus Liricak flashmob-a egin du Santa Maria elizaren aurrean
La Bohéme opera eskainiko duten Opus Lirikako bakarlariek eta gainerako kideek ikuskizun txiki bat eskaini dute Santa Maria elizaren aurrealdean. Ezustean harrapatu dituzte Kale Nagusian zeuden lagunak. Horrela, martxoaren 2an eta 4an Kursaaleko auditorioan eskainiko duten La Bohéme operara gonbidapena luzatu diete bertaratutako guztiei.