Emakume langileen borroken inguruko irakurketa ibiltaria egingo dute larunbatean
Hasi dira dagoeneko martxoaren 8rako motorrak berotzen. Aurten Euskal Herriko mugimendu feministak bat egingo du nazioarteko greba feministarekin eta horren harira hainbat jarduera antolatu dituzte. Larunbatean, emakume* langileen borroken inguruko irakurketa ibiltaria egingo dute, 12:00etan San Martin merkatuan hasita.
Aurreko larunbatean, aldiz, kalejira informatiboa egin zuten eta hiriko hainbat estatuei amantalak jarri zizkieten greba feminista parte hartzeko deia luzatzeko asmoz.
Erlazionatutako edukiaHiriko hainbat estatuei amantalak jarri dizkiete greba feministarako deia zabaltzeko