Belakok eta Fermin Muguruzak kontzertua eskainiko dute Gaskan
Lan berriak aurkeztuko dituzte Fermin Muguruzak eta Belakok Gaska kiroldegian. B-Map 1917 + 100 da Irungo musikariaren disko berriaren izena, eta Render me numb, Trivial Violence da Bizkaiko taldearen lana. Ekainaren 16an izango da kontzertua, 20:30ean.
Muguruzarekin batera ariko da, gainera, The Suicide of Westerm Culture banda. Cecilia Payne taldea arduratuko da gaua irekitzeaz.
Sarrerak eskuratu daitezke jada.