Belakok eta Fermin Muguruzak kontzertua eskainiko dute Gaskan

Lan berriak aurkeztuko dituzte Fermin Muguruzak eta Belakok Gaska kiroldegian. B-Map 1917 + 100 da Irungo musikariaren disko berriaren izena, eta Render me numb, Trivial Violence da Bizkaiko taldearen lana. Ekainaren 16an izango da kontzertua, 20:30ean. Muguruzarekin batera ariko da, gainera, The Suicide of Westerm Culture banda. Cecilia Payne taldea arduratuko da gaua irekitzeaz. Sarrerak eskuratu daitezke jada.  
HITZAkide HITZAkide