Gazte Akelarrearen aurkezpena egingo dute martxoaren 9an
Martxoaren 30etik apirilaren 1era egingo dute Gazte Akelarrea Oiartzunen Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek antolatuta eta jaialdiaren aurkezpena egingo dute martxoaren 9an Arrano elkartean.
Bertso afaria egingo dute aurkezpenean, 21:30ean. Kantuan arituko dira Itaso, Aiert, Zufi eta Peru. 8 euro balio ditu afariko txartelak, eta eskuragarri daude Herri tabernan, Plateron eta Katan. Bestela, 672 089 000 zenbakira deituta ere eskuratu daitezke. Azaldu dute aukera beganoa nahi duenak txartela erostean abisatu behar duela.
Bestalde, jaialdiko txartelak dagoeneko salgai daude. Bono osoak, hiru egunetarako, eskuragarri daude Plateron, Herrian eta Katan 30 euroren truke. Ostiralerako eta larunbaterako bonoak, berriz, Plateron eta Herrian daude salgai; ostiralekoak 12 euro balio ditu eta larunbatekoak 18. Gainera, otsailaren 28ra arte 10 bono batera erosiz gero, 28 eurotan eskuratu ahal izango da bakoitza.
Azkenik, antolatzaileek azaldu dute martxa bat egingo dutela Donostiatik Errenteriara. Izena emateko, Plateron, Herrian edo Katan egongo da aukera. Azaldu dute martxak ez duela kosterik edukiko eta dendak eta gainerako materiala eramateko azpiegitura egongo dela.