Realak Mestallan galdu eta kolokan jarri du Eusebioren jarraipena
Orokorrean, honakoa ez da asteburu ona izan talde donostiarrentzat. Europa Ligatik kanporatuak izan ostean, ligan emaitza on bat lortzea beharrezkoa zuen Realak zaleen konfiantza mantentzeko, baina atzoko porrotak egoera zailean jarri du orain Eusebio entrenatzailea. Klubeko neskek, euren aldetik, berdinketa lortu zuten Betisen kontra.
Belar hockeyari dagokionez, Realak golik gabeko berdinketa lortu zuen zelaietarako bueltan, Donostiako Atletikok Poloren aurka sei eta bat galdu zuelarik. Izotz gainekoan, bestalde, garaipen eta porrot banarekin eman zion amaiera Txuri Urdinek txapelketako fase erregularrari.
Eskubaloian eta saskibaloian ere galdu egin zuten Bera Berak eta Donosti Basketek.
FUTBOLA
Emakumeen lehen maila, 21. jardunaldia
- Reala 1 – Betis 1.
- Valentzia 2 – Reala 1.
- Jolaseta 0 – Reala 0.
- Polo 6 – Donostiako Atletiko 1.
- Txuri Urdin 12 – Puigcerda 5.
- Txuri Urdin 0 – Jaca 4.
- Donosti Basket 64 – 79 Uni Ferrol.
- Bera Bera 22 – 29 Malaga.