Lauroba taldeak mezu bat du Irutxuloko Hitzaren irakurleentzako
Donostiako Lauroba bandak bere azken kontzertua eskainiko du ostiral honetan, martxoak 3, Antiguako Doka antzokian (20:00). Beraien hamalau urteko ibilbidearen errepasoa eskainiko dute. IRUTXULOKO HITZA taldeko kideekin egon da Igaran duten entsegu lokalean. Ostiraleko astekarian azken kontzertuaren eta beraien ibilbidearen inguruko erreportaje bat irakurri ahal izango da. Bitartean, gure irakurleei bat bidali diete ondorengo bideoaren bidez.