Bakearen usotik Bulebarreraino egin zuten manifestazioa. (Argazkia: Ongi etorri errefuxiatuak)
Errefuxiatuen eta etorkinen giza eskubideak errespetatu daitezela eskatu zuten hainbat herritarrek, igande goizean, hirugarren urtez jarraian. Ongi etorri errefuxiatuak elkarteak egin zuen manifestaziorako deia; eta helburutzat dute nazioarteko akordioak eta itunak bete ditzatela agintariek. Bakearen usotik Bulebarreraino egin zuten manifestazioa,
Europa gotorlekurik ez, Giza Eskubideak ez dira negoziatzen lelopean, 25 hiri baino gehiagotan protestak egin zituztela jakinarazi dute.