Anoetako lanen inguruko bilera egingo dute
Anoeta estadioaren birmoldaketa dela eta, bilera informatiboa antolatu du udalak, herritarrei lanen berri emateko. Gaur izango da bilera, 18:30ean, Ernest Lluch kultur etxean.
Aurreko astean egon ziren lanen inguruko pare bat albiste. Batetik, Realak jakinarazi zuen Aitor Zabaleta izena izango duela estadioko animazio harmailak. Bestetik, LAB sindikatuak salatu zituen langileen lan baldintza prekarioak.