Donostia zuri esnatu da
Donostia normaltasun egoerara itzultzen ari da, goizaldeko elurtearen ondoren. 7:00etatik 9:00ak bitartean egin du elur gehien. Garraio publikoari eragin dio elurteak. Dbus autobus zerbitzuaren egoera hemen ikus dezakezue, etengabe eguneratzen ari baitira.
Arazo asko sortu dira kotxeekin hiriko hainbat kale eta bideetan Martin Ibabe Hiri Segurtasuneko zinegotziak adierazi duenez. Udalak krisi mahaia aktibatu du goizaldean elurteari aurre egiteko, eta hainbat neurri hartu dituzte.
Hiriko hainbat ikastola eta institutuetan klaseak bertan behera utzi dituzte. Hala nola, Jakintza ikastolan, Santo Tomas Lizeoan eta Lauaizeta institutuan. Deustoko Unibertsitateak ere klase guztiak bertan behera utzi ditu 15:00ak arte.
Eguneko irudi bilduma osatzen ari gara. Argazkiak ikusi nahi dituzu?