Hezkuntza publikoa babestuko dute Altzan
Altzako familiak sartu dira euskal hezkuntza publikoaren aldeko borrokan. Hurrengo ostiralean, martxoaren 9an, elkarretaratzea egingo dute 17:00etatik 17:30era, Harria parkean, Altzako familiak hezkuntza publikoaren alde lelopean.
Bidebietan hilabeteak daramatzate institutua bizirik mantentzeko borrokan. Irutxuloko Hitzak gaia oso gertutik jarraitu du. Momentuz, datorren ikasturterako matrikula zabaldu dute, baina auzokoek uste dute hori ez dela nahikoa.