Irabazi asmorik gabeko elkarteentzako laguntzak eskatzeko epea ireki du udalak
udalaren webgunearen bitartez egin beharko dira aurten, bertan ageri den formulario bat beteaz. Aurreko urtetan elkarte batzuek inprimakiekin zituzten arazoak saihesteko soilik internet egin ahal izango dira eskaerak, eta hauek aurkezteko epea hilabetekoa izango da: otsailaren 28tik martxoaren 27ra arte, biak barne.
Hurrengo arloetan banatu dira udalak eskainitako diru partidak:
1.667.673 euro eskainiko ditu aurten udalak hiriko irabazi asmorik gabeko elkarteentzat, iaz baino 143.699 euro gehiago. Eragile hauek “hainbat arlotan egiten dituzten ekintzak gauzatzen laguntzeko asmoz” eskaini ditu udalak beste urte batez diru laguntza hauek, “donostiarren bizi kalitatea hobetzen laguntzen dutelako”, azaldu dutenaren arabera. 2017ko aurrekontuarekin alderatuta, berdintasunaren arloan eman da igoera nabarmenena, laguntzaren %36,67ko hazkundearekin.
Laguntzen eskaerak
- Gizarte Ekintza: 294.600,00€
- Auzoak eta Herritarren Partaidetza: 56.625,00€
- Garapenerako lankidetza: 633.748,00€
- Sentsiblizazioa eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza: 271.606,62 €
- Berdintasuna: 82.000,00€
- Gazteria: 80.000,00 €
- Giza Eskubideak: 50.300,00€
- Ingurumena: 24.500,00€
- Euskara zerbitzua: 47.025,35€
- Kultur Aniztasuna: 60.000,00€
- Donostia Kultura enpresa erakunde publikoa: 67.268,15€