Abaraska egitasmoaren aurkezpen festa egingo dute larunbatean
Etxebizitzaren arazoari begira sortu dute Abaraska kolektiboa. “Donostiako hirigunean modu duin batean bizi nahi dugu eta gaur egungo ereduak ez gaitu konbentzitzen”, azaldu dute sortzaileek.
Etxebizitza oinarrizko eskubidea dela aldarrikatu, eta etxebizitza kooperatiboaren aldeko eredu bat bultzatuko dute Abaraskan. Larunbatean egingo dute egitasmoaren aurkezpen festa 17:00etan, Guartetxean. Azaldu dute proiektuaren nondik norakoak azaltzeaz gain, solaserako aukera egongo dela.
Abaraska egitasmoko kideen adierazpenak jaso dituzte hainbat bideotan.