Easoko tren geltokian antzezlan berezia egin zuten Satorralaiako kideek. (Argazkia: Satorralaia)
Satorralaia bizilagunen mugimenduak lanean jarraitzen du topoaren igarobidearen aurka. Hainbat protesta antolatuak ditu, eta oraingoan antzezlan bat egin dute, “Jaurlaritzaren Metroaren aldeko propagandaren gezurrak salatzeko”, Easoko tren geltokian. Ostiral arratsaldean egin zuten ekitaldia, eta deia zabaldu dute mobilizazioei eusteko: “Proiektu honen bultzatzaileek herritarren presioa sentitu behar dute”. Aste honetan jarduera gehiago egingo dituzte:
- Martxoak 12, astelehena (19:00). Mahaingurua: Beraien makinen aurrean: Bizilagunen borrokak hiriko garraio-azpiegitura kaltegarriak gelditzeko. Koldo Mitxelena Kulturunean.
- Martxoak 24, larunbata (13:00). Elkarretaratzea, Easo plazan.