Yann Tiersen musikariak kontzertu berezia eskainiko du 53. Jazzaldian
Mundu mailan ezaguna den Yann Tiersen musikaria bakarlari moduan ariko da 53. Jazzaldian. Uztailaren 29an eskainiko du salbuespenezko kontzertua Kursaalean (23:00), 20 euroren truke.
Europako instrumentu jotzaile onenetakoa da Tiersen, eta abesti ahaztezinak idatzi ditu. Pianoa eta biolina lagun dituela, bakarka ariko da Kursaaleko emanaldian. Bretainia eskualdeko musikariak 2001ean eman zuen jauzia nazioartera Amelie filmaren soinu-bandari esker. Haren ibilbidea, ordea, ez da horretara mugatzen. Zinemarako musika idaztearekin batera, hainbat disko argitaratu ditu.
53. Jazzaldiak orain arte konfirmatu dituen artisten zerrenda hemen topatuko duzue.