Hezkuntza proiektuak babesteko diru-laguntzak bideratuko ditu udalak
Donostiako Udalak 124.000 euro bideratuko ditu hezkuntza proiektuetara. Hainbat eskolek eta irakaskuntzarekin loturiko elkarteek garatutako 95 egitasmok jasoko dute diru-laguntza.
“Laguntza hauen bidez ikastetxeetako eskola kontseiluek eta irakaskuntzari loturiko elkarteek programatutako ekimenak laguntzen dira, eta betiere segidako helburuak betetzeko: hezkuntza eskaintzaren eta zerbitzuaren kalitatea, elkar trukaketak, parte-hartzea eta herritarrek baliabide horiek erabiltzea”, azaldu du Eneko Goia alkateak.
Proiektuek ondoren heziketa jarduerekin dute lotura: 21 proiektu jarduera osagarri eta eskolaz kanpoko jarduerak dira; 17 proiektu hezkuntzako kongresuak, jardunaldiak, ikastaroak eta pedagogia topaketak antolatzera zuzendutakoak; 18 proiektu esperientzia berritzaileak bultzatzen dituztenei; 19 proiektu sare publikoan eskola elkartrukeak egiteko; eta 6 proiektu Haur Eskola publikoetako sukalde-jangela zerbitzuei zuzendurikoak.