Komiki eta manga jaialdiko langileek auzitara eraman dute zuzendaritza
Ostiralean hasiko da Donostiako Nazioarteko Bigarren Komiki eta Manga jaialdia Kursaalean, eta iazko langileek zuzendaritza auzitara eraman dute soldatak ez kobratzeagatik. Gara egunkariak eman du albistea, eta bertan kaltetuen testigantza jaso dute.
Iazko antolakuntza lanetan ibili ziren 30 langile inguruk salatu dute agindu zieten kontratua ukatu zietela, eta ondorioz ez duela soldatarik kobratu. Gaineratu dute, aurten 40 pertsona daudela lanean kontraturik gabe, eta Oscar Goñi zuzendariak bide beretik jarraitzea kritikatu dute. Hain zuzen ere, zuzendaria auzitara eraman dute hainbat langilek.
Antolakuntzako langileek ez ezik, jaialdian parte hartu zuten hizlari eta artista batzuek ere ez zutela kobratu salatu dute.