(Argazkia: I. Esnaola)
Askapenak, Komite Internazionalistak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeek deituta Kurdistanen aldeko elkarretaratzea egin dute, Bulebarrean.
Turkiar inperialismoaren aurrean Kurdistan defenda dezagun. Afrin libre! lelopean hainbat lagun elkartu dira protesta egiteko.
Deitzaileek salatu dutenez, azken hilabetean Turkiako armadak eta bere aliatuek Siriako Kurdistango Afrin eskualdea erasotu eta ehunka pertsona erail dituzte. Era berean, 250.000 pertsona errefuxiatzera behartu zituzte. “Potentzia handien eta mendebaldearen isiltasuna lotsagarria da. Isiltasuna hausteko eta kurduen omenez, mundu osoan mobilizazietara deitu dute asteburu honetarako”. Donostian ere bat egin dute mobilizazioekin.