Sutea izan da Grosen
Goizaldeko ordubatetan sutea izan da Groseko Iparragirre kaleko 2. zenbakian. Suhiltzaileak joan dira bertara, baita Ertzaintza eta udaltzainak ere, eta berehala itzali dute zabaldutako sutea. Lehen pisuko bizilagunak izan dira suteagatik kaltetuak. Komunean topatu dute sutea, seguraski, elektrizitate gainkarga batengatik. Suteak harrapatu ditu komunean zeuden sprayak, eta, ondorioz, hainbat leherketa egon dira; gainera, leherketekin patioko leihoa ere lehertu da.
Bizilagunak euren kabuz atera dira etxebizitzetatik eta lehen pisuko etxebizitza kaltetuko familia bakarrik eraman behar izan dute beste leku batera.