Gobernu zibilaren Amarako eraikina kultur etxe bihurtzea eskatu du auzotar talde batek
Amara berriko Ernest Lluch kultur etxea Arcco merkatalgunera mugitu berri du udalak. Euren proposamena plazaratzeko, merkatalguneko bigarren solairuan bildu dira gaur taldeko kideak, auzoaren beharrak aseko lituzkeen kultur etxe bat aldarrikatuz.
Apirilaren 3an, 17:00etan, Arccoren sarrera nagusian bilduko dira berriro sinadura bilketa bat hasteko asmoarekin. Dagoeneko auzoko hainbat eragilek babestu dute Gobernu Zibila Kulturetxe taldearen manifestua:
“Gobernu Zibila 1956an Pio XII. plazan eraiki zuten udalak 1954an horretarako lursail bat eman ondoren. Bitan eskatu du udalak eraikina donostiarrei itzultzea, 1997 eta 2017an, eta bietan egin dio uko zegokion ministerioak eskakizunari. Gaur egun, ia 7000 metro karratu dituen eraikin hori kasik hutsik dago, bertan egon diren zerbitzuak Urumea pasealekura eraman baitituzte.
Behean sinatzen dugun Amara Berriko kultur, kirol eta gizarte elkarte eta auzotarrek gune hori donostiarrei itzultzea eskatzen dugu, Gobernu Zibil zaharraren eraikina zerbitzu berriz osatutako kultur etxe egokia izango litzatekeela eta auzokideok proiektu eta ilusio berriz beteko dugun eraikin ezin hobea dela uste dugulako.”
Sinadura: Gobernu Zibila Kulturetxe
Gobernu zibilaren Amarako eraikina kultur etxe bilakatzeko aldarriarekin auzotar talde bat sortu da azken egunotan. Pio XII plazako eraikina erabili gabea dagoela argudiatuz, Gobernu Zibila Kulturetxe elkarteko kideek eraikina auzoaren beharrentzako erabiltzea proposatzen dute, hura kultur etxe bilakatuz, alegia.
Anoetako obrak direla eta,