Jon Salaberria espetxetik atera berri. (Argazkia: Etxerat)
Jon Salaberria donostiarra aske geratu da gaur Frantziako espetxeetan hamar urtez preso egon ondoren. Estatuko mugatik 830 kilometrora dagoen Alençoneko espetxean bete du bere zigorraren gehiengoa, hilabete hasieran Landetako Mont-de-Marsan espetxera mugitu zuten arte.
Jarrai erakundeko kide eta EH Euskal Herritarrok alderdiaren eusko legebiltzarkide izan zen Salaberria. Ainhoa Ozaeta, Xabier Lopez Peña eta Igor Suberbiolarekin batera atxilotu zuten Frantzian 2008an, ETAko kide izatea egotzita.
Martxoaren 24rako espero zen bere irteera baina espetxeko akats bat tarteko lau egun beranduago atera da azkenean.