'Hotel bat gehiago ez!' protesta egingo dute Santa Maria eliza parean
gazte asanbladak Abuztuak 31 kaleko etxe baten ‘okupazio sinbolikoa’ egin zuen, jabeek bertan pentsio bat irekitzeko asmoa dutela salatzeko. Irekiera horren kontra eta auzoko gazteei elkartasuna adierazteko asmoarekin ere zabaldu dute gaurko protestarako deialdia.
19:00etan izango da elkarretaratzea, eliza parean.
Hirian hotel eta pentsio gehiago irekitzearen kontrako aldarriarekin hainbat pertsona bilduko dira gaur Parte Zaharreko Santa Maria eliza parean. Asteburuan, Parte Zaharreko