Brontzezko Europako Hizkuntzen Mapa. (Argazkia: Bagera Elkartea)
Brontzezko Europako Hizkuntzen Mapa berria jarriko dutela ospatzeko ekitaldia egingo du Bagera elkarteak apirilaren 11n, 18:30ean, Tabakalera aurrean. Lehengoa zegoen lekutik gertu jarriko dute mapa berria, Tabakaleraren, Mandasko Dukearen kaleko aldean.
2016. urtean zehar Tabakalera eta tren geltokiaren arteko horman ikusgai egon zen Bagerak eta Donostia 2016k elkarlanean sustatutako Europako hizkuntza komunitateen egurrezko mapa handia. Urtebeteko iraupena zuen proiektuak hasieratik, eta hala, urte baterako baimena jaso zuen instalazioak. Bagera elkarteak azaldu du denbora pasa ahala “ikono” bihurtu zela hirian Europako Hizkuntzen Mapa eta, horregatik,
mapa bere tokian mantentzeko eskaera luzatu zion Udalari.
2017ko apiriletik bide hori jorratzen aritu dira udalarekin, eta egun,
Iñaki Rifaterrak eta Manex Izagirrek diseinatutako brontzezko Europako Hizkuntzen Mapa Tabakalerako albo batean jartzea erabaki dute udalaren enkarguz. Hori dela eta, ospakizun ekitaldia egingo dute asteazkenean 18:30etan.