Amassorrain ikastolako ikasleak.
Amassorrain ikastolak udarako jarduerak antolatu ditu. Hala nola, Txokoa eta udaleku irekiak. Jarduera horietarako arduradun bila dabil ikastolako guraso elkartea, eta astebete luzatu dute curriculumak bidaltzeko epea, hau da, apirilaren 17a arte.
Begirale posturako beharrezkoa izango da aisialdiko begirale titulua izatea, eta koordinatzaile posturako, berriz, zuzendari titulua eskatzen dute. Antzeko jardueretan esperientzia izatea baloratuko dute. Kontratua izango da ekainaren 25etik uztailaren 29ra, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:30era. Ordainsaria kategoriaren araberakoa izango da.
Interesatuek bidal ditzakete euren curriculumak
amassorrain.txokoak@gmail.com posta elektronikora, ‘Begirale lanpostua’ erreferentzia jarrita.