Eskolako hainbat guraso, mintzapraktika saioetan. (Argazkia: Harriberri Oletako euskara elkartea)
Guraso erdaldunei zuzendutako hitzaldia antolatu dute Altzako Bizarrain Euskara elkarteak eta Harriberri-Oleta ikastetxeko Euskara Batzordeak. Hain zuzen, ikasketak euskaraz egiten dituzten euren seme-alabei nola lagundu diezaieketen azalduko diete. Galdera hauei emango diete erantzuna: Nola lagundu gure seme-alabei hizkuntzen ikaskuntza prozesuan? Nola lagundu etxekolanetan guk ez badakigu euskaraz?.
Hitzaldia apirilaren 17an izango da, 17:30ean, Tomasene kultur etxean, gazteleraz. Iñaki Eizmendik gidatuko du hitzaldia, gizarte hezitzailea da eta esperientzia handia du bilinguismoa zabaltzen.