Irati Peluaga, erakusketako argazki batzuekin. (Argazkia: Txirain)
Arte ederretako ikaslea da Loiolako Irati Peluaga. Artistaren hainbat argazkirekin erakusketa antolatu dute Antiguako Txirain Elkartean:
14+4. Ekaina bukaerara arte egongo da ikusgai erakusketa, zuri-beltzeko lanekin.
Lehiaketa zozketa ere egin dute elkartean, eta erantzun ona izan du. Josu Arrizabalaga izan da saritua, 15. bazkidearen laguna, eta 50 euroko bazkari edo afari bonoa irabazi du.