
Donostiako Piraten hamargarren urteurrenean aurkeztu zuten
Izan Pirata dokumentala. Hainbat lekutan eskaini eta DVDan argitaratu ondoren, Guardetxean proiektatuko dute apirilaren 28an. Festa berezia prestatu dute piratek, doakoa izango da, eta jendeari animatzeko deia egin diote.
Ate irekiera 19:30ean izango da, eta dokumentala 20:00etan proiektatuko dute. Ondoren, Guardetxean bertan afaltzeko aukera eskainiko dute, eskaintza beganoa eta zeliakoentzakoa barne. Gaua luzatzeko DJak ariko dira 23:30etik aurrera.