Mintzodromoa, San Telmo Museoko ekitaldi aretoan. (Argazkia: Lide Ferreira)
Morlansen Mintzodromoa egingo dute bigarren aldiz, auzo elkarteak bultzatuta. Euskara praktikatu nahi duten lagunekin taldeak osatzen dituzte Mintzodromoan, eta hainbat gai proposatzen dizkiete partaideei, hitz egin edo eztabaidatu dezaten. Azken batean, giro erosoan euskaraz aritzea da helburua. Apirilaren 20an izango da saioa, 18:0etan, Leire plazan.
Deia zabaldu diete ikasleei, ez erabiltzeagatik ahaztu zaienei, praktikatu nahi dutenei, gutxi hitz egiten dutenei, hitz egin nahi dutenei… azken batean, euskaraz aritu nahi duten guztiei. Parte hartzeko izena eman behar da aurretik,
morlanseuskaraz@gmail.com posta elektronikora idatzita.