Sara Majarenas Intxaurrondoko presoa aske geratu da
bigarren gradua onartu zion Majarenasi eta Valentziako Picassent espetxetik (Herrialde Katalanak) Madrilgo harrera pisu batera lekualdatu zuten alabarekin batera.
Majarenasek hirugarren gradua eskatu zion Espainiako Justiziari, baina hark ukatu egin zion.
Sara Majarenas Intxaurrondoko presoa aske geratu da, 13 urte eta bi hilabeteren ondoren. Oihartzun handiko espetxealdia izan da Majarenasena, berak eta alabak jasan duten indarkeria matxista dela eta. Joan den urtarrilaren 15ean, euskal presoaren 2 urteko alaba labanaz zauritu zuen haren aitak.
Haurrak hiru urte bete zituenean ezin zuen amarekin espetxean egon. Amarengandik banantzeko arriskuaren aurrean, mobilizazio jendetsuak izan ziren Donostian, amak eta alabak elkarrekin egoteko aukera izan zezatela eskatzeko.
Auzitegi Nazionaleko Jose Luis Castro epaileak