Uliako mintegietan etxebizitzarik ez dutela egingo ospatzeko brindisa egingo dute
Brindisa egingo dute igandean Uliako mintegietan gazteentzako etxebizitzarik egingo ez dutela ospatzeko, 12:00etan. Udaleko Etxebizitza Planak ez du inolako eraikuntzarik aurreikusten Uliako mintegietan. Erabakiarekin gustura daude Uliako Lore Baratzetako kideak eta igandean ospatuko dute bizilagunekin.
Gazteentzako 70 etxebizitza eraikitzea aurreikusten zuen udalak Uliako XIX. mendeko mintegien gainean, horrek haserre handia eragin zuen hainbat bizilagunengan. Aurreko planak luxuzko 30 etxebizitza egitea aurreikusten zuen.
Erlazionatutako edukiaUliako mintegietan ez dute gazteentzako etxebizitzarik egingo