Osteguneko partida erabakigarria prestatzen ari da IDK Gipuzkoa

IDK Gipuzkoako jokalariak, aste honetako entrenamendu saio batean. (Argazkia: Donosti Basket Neskak)
Kanporaketa fasea hiru partidetara jokatzen ari dira, Zaragozako Mann-Filter taldearen aurka (sailkapeneko hirugarren taldea). Irabazi egin zuten lehenengo partida (51-55), joan den ostegunean, Zaragozan. Igandean, berriz, Gaskan, galdu egin zuten (58-62). Ostegunean irabazten duenak lortuko du final erdietarako txartela.