Argazki lehiaketa egingo dute Igeldoko jaietako egitarauaren azala aukeratzeko
Argazki lehiaketa antolatu du Igeldoko Ttonttorro jai batzordeak jaietako egitarauaren azala aukeratzeko. Maiatzaren 7a izango da parte hartzeko azken eguna.
Baldintzak honakoak dira: Igeldorekin zerikusia duen argazki, marrazki, muntai edo collage bat izan behar da eta argazkiaren tamainak 14,85*21zm-koa izan behar du. Azaldu dute hainbat aukera daudela argazkia aurkezteko: Kultur etxeko buzoietan sartuz, bulegoan entregatuz, postaz edo ttonttorro@gmail.com helbidera idatzita.