Errolda ziurtagiria udalaren webgunetik deskargatu daiteke
Donostiako Udalaren webgunetik. Horretarako, beharrezkoa da atarian sartzeko hiritarren txartela ordenagailuan konektatuta izatea.
Beste aukera bat da B@KQ identifikatze sistema erabiltzea. “Identifikatze eta sinadura sistema elektroniko aurreratua da. Oso erraza da erabiltzea eta, horri esker, udalarekin zein EAEko beste administrazioekin harreman telematikoa egin daiteke”, azaldu du Juan Ramon Viles Lehendakaritza eta Gardentasun zinegotziak.
Sistema honek sinadura digitala egiteko ziurtagiria atxikita darama. Ziurtagiri hori, erabiltzaile, eta pasahitz batzuekin batera, hiritarrei aukera emango die udal webgunean on-line egin daitezkeen tramiteak egiteko. B@KQ sisteman izena eman nahi duten donostiarrek Udalinfo Arreta zerbitzuaren bulegoetan egin dezakete; udaletxean, Morlansen eta Altzan.
Gaurtik aurrera, nahi duten donostiarrek errolda ziurtagiria deskargatu dezakete