Argazkia: Iñaki Agirre
Antiguako Txantxarrekako kideek
Trukerreka azoka egingo dute larunbat eguerdian, gaztetxean azken hilabeteetan zehar bildu duten bigarren eskuko arropa auzotarrei eskaintzeko. Aurten bigarren eskuko azoka antolatzen duten bigarren aldia da izango da, izan ere, otsailean egin zuten Trukerrekaren arrakasta errepikatu nahi dute larunbat honetan.
Honakoan, ordea, auzotik gertuago egotea bilatuko dutela diote Txantxarrekako kideek. Horretarako, Matia kalean larunbat eguerdietan bizi den giroaz baliatuko dira, azoka
Txalupagillene plazan kokatuz. Bertara jaitsiko dituzte arropa zintzilikatu eta agerian uzteko erabiliko dituzten sokak eta mahaiak. Giro ona bermatzeko asmoz, musika ekipoa ere jaitsiko dute gainera gaztetxeko kideek, eta bazkaldu aurretik gosea ase nahi dutenentzako pintxo sorta ederra prestatuko dutela diote ere Txantxarrekatik.
Auzotarrek gaztetxeari azken hilabeteetan eman dizkieten arropak eskainiko dira azokan, borondatearen truke. Bertan bildutakoa Txantxarrekaren gastu desberdinak ordaintzera bideratuko da.
Azoka 12:00etatik aurrera egongo da martxan. Ordu berean,
Donostia Galdeketako kideek mahaia jarriko dute ere plazan, Gure Esku Dagok ekainaren 10ean egingo duen giza katean parte hartu nahi dutenek bertan izena eman dezaten.