AB Krosa lasterketarako entrenamendu herrikoiak egingo dituzte
AB Krosa lasterketan parte hartuko duzu? Entrenatzen eta prestatzen hasteko saio batzuk egingo dituzte hurrengo hiru asteetan. Astelehenero Ilunki elkartean elkartuko dira, 19:30ean, gorputza lasterketarako prestatzen hasteko. Maila eta adin guztietarako izango dira entrenamendu saioak eta merienda bat prestatuko dute denentzat. Lasterketa ondo prestatzeko entrenamendu taula bat ere prestatu dute, behar duenarentzat. Lehen entrenamendu saioa astelehenean izango da, maiatzaren 7an. Aurten ekainaren 2an egingo dute lasterketa.
Amara Berriko