
Gipuzkoa osoko soinujoleek ezinbesteko zita dute bihar Donostian hirugarren aldiz ospatuko den Akordeoi Egunarekin. Lurraldeko hainbat herritako akordeoi ikasleak izango dira ere bertan. Besteak beste, Andoain, Hernani, Pasaia, Deba, Getaria, Tolosa, Loatzo, Irun, Ondarroa, Lasarte-Oria eta Usurbiletik etorriko dira.
2016an kultura hiriburutzaren baitan sorturiko egitasmoa beste urtebetez gauzatu dute antolatzaileek. Topaketa 10:30etan izango da, Blas de Otero plazan. Gazteen saioaren ostean hamaiketakoa egingo dute eta, 13:00etan, nagusiek beraien txanda izango dute jaia musikaz girotzen jarraitzeko.