Milaka pertsona atera dira pentsio duinak eskatzeko
Donostian jendetza handia bildu du arratsaldeko deialdiak. Alderdi Eder inguruan 15.000 eta 20.000 pertsona artean elkartu dira, udaltzainen arabera, 17:30ean. Bulebarreraino martxa egin dute. Antolatzaileek eurek esperotakoa baino jende gehiago elkartu da martxa horretan ere.


