
Gaur, maiatzak 12,
Bidezko Merkatzaritzaren eguna da eta Donostian ere ospatuko dute. Hain zuzen ere, bidezko merkataritza eta kontsumo iraunkorraren aldeko festa egingo dute Parte Zaharrean eta Intxaurrondon. Donostiako Udaleko Lankidetza sailak bat egin du Bidezko Merkataritza mugimenduaren festarekin.
Bretxa atzealdeko plazan ondorengo jarduerak egingo dituzte:
- 11:00. Trikitia. Ordu berean, lankidetza-jolasak izango dira, Interreden eskutik.
- 12:00. Mahai-ingurua: “Kontsumo arduratsuaren elkarlaneko Mapak” (Saretuz, Batura, Pama Pam).
- 13:00. Musika emanaldia: “Esperanza Latina”.
Horrez gain, Bidezko Merkataritzari lotutako informazio, dastaketa eta salerosketa postuak irekita egongo dira aipaturiko gunean.
Arratsaldean, berriz, Intxaurrondoko Sagastieder plazan Munduko Baratza jaialdia egingo dute. 16:00etatik 20:00etara ondorengo jarduerak egingo dituzte: antzerki eta perkusio emanaldiak, familia tailerrak, egurrezko XXL jolasak, mural interaktiboak, tarpuy rol jolasa eta merienda jasangarria.