Topoaren igarobidearen 'ibilaldi turistikoa' egin dute Erdialdean
Erdialdeko kaleetan zehar ibilaldi turistikoa egin zuten atzo Satorralaiak eta Bizilagunekin plataformak. Topoaren igarobidearen eraikuntza salatzeko parodia gisara atera ziren kalera hainbat lagun. Igarobidearen sustatzen ari diren hiri eredua auzitan jartzeko egin zuten ibilaldia.