Igeldoko Udaberri jaiak eguraldiari aurre egin dio
Asteartean izango da San Isidro eguna, eta Igeldon urtero ospatu ohi dute. Dena dela, ospakizunekin hasteko Udaberri jaia egin dute asteburuan, baserritarrak omendu eta Igeldoko herritarrekin elkartzeko. Eguraldi petralaren eraginez, babesean egin dituzte jarduera gehienak.
Atzo, Igeldoko kooperatibaren inguruko solasaldia eskaini zuten, eta Lezkarri zein Iraurgi abesbatzez gozatzeko aukera izan zuten hurbildu zirenek. Iluntzean, barrikotea egin zuten sindikatuan. Gaur, berriz, landare eta bertako produktuen azoka egin dute, besteak beste.
Hemen duzue, Igeldoko Herri Kontseiluak igorritako argazkiekin osaturiko bilduma.